Paradigma aldaketa

Thomas Khun

Paradigma aldaketa (batzuetan iraultza zientifiko ere deitua) teoria zientifiko nagusien barruan oinarrizko ideiak aldatu direla adierazten duen esapidea da, lehendabizikoz 1962an Thomas Kuhn-ek The Structure of Scientific Revolutions (Iraultza zientifikoen egitura) liburu ospetsuan erabilia. Kuhn-ek termino hau zientzia naturalen kasuetara mugatu zuen arren, denborak aurrera egin ahala gizarte zientzietara ere hedatu da.

Kuhnen arabera, "Paradigma bat komunitate zientifiko bateko kideek, eta beraiek bakarrik, partekatzen dutena da" .[1](The Essential Tension, 1977). Baina paradigma ez da soilik indarrean dagoen teoria, baizik eta hura biltzen duen munduaren ikusmolde osoa eta horregatik suertatzen diren ondorioak ere. Zientzialari arrunt batek ez bezala, Kuhnek honako hau dio: "Giza zientzietako ikasle batek arazo hauetarako irtenbide lehiakorrak eta neurgaitzak ditu aurrean, eta irtenbide horiek, azken batean, bere kabuz aztertu behar ditu". (Iraultza zientifikoen egitura). Paradigma aldaketa bat osatu ondoren, zientzialari batek ezin du, adibidez, germenen teoria baztertu eta miasmak gaixotasunak sortzeko aukera planteatu edo eterrak argia garraiatzen duen fisika modernoa eta optika baztertu. Aitzitik, Giza Zientzietako kritikari batek jarrera batzuk har ditzake (adibidez, kritika marxista, kritika freudiarra, dekonstrukzioa, XIX. mendeko kritika literarioa), aldi jakin batean modan gutxiago edo gehiago egon daitezkeenak, baina guztiak legitimoak direnak.

1960ko hamarkadatik, terminoa testuinguru ez zientifiko askotan ere erabili izan da aldaketa sakon bat funtsezko eredu batean edo gertaeren pertzepzioan, Kuhnek berak hitzaren erabilera zientzia gogorretara mugatu zuen arren. Zeitgeist forma egituratu batekin alderatzen da.

Kuhn-en ustetan, paradigmaren aldaketa, edo zientzia iraultza, gertatzen da zientzialariek akatsak topatzen dituztenean guztiek onetsitako zientzian, une horretarako aurrerapen zientifikoa ekarri duen paradigman alegia. Paradigma guztiek dauzkate akatsak, Kuhn-ek dioenez, baina hutsegite apaltzat eta onargarritzat hartzen dira, edo, besterik gabe, ez dira kontuan hartzen edo ez dira jorratzen.

  1. Kuhn, Thomas S.; Carlos Solís Santos (1998-03). Alta tensión: historia, filosofía, y sociología de la ciencia : ensayos en memoria de Thomas Kuhn. Paidós. ISBN 9788449305078.

Developed by StudentB